XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogoan izan ondoko hauek:

* 2. B.U.P. ean ikasitako zuzenaren ekuazio-mota guztiak.

* Biderkadura eskalarra, bektore baten modulua eta bi bektoreren arteko angelua (1. ikasgaia)

* Aurreko kurtsoko gai hau: oinarri-aldaketa bektore-planoan.

HELBURUAK:

Distantzien kalkulurako, angelu eta azalera-neurketetarako eragiketak menperatzea.

Joan den kurtsoan ikasitako planoko geometria afinak zuzenaren zenbait ekuazio-mota bilatzeko balio izan zuen, eta zuzenen arteko paralelotasuna, ebaketa-kasuak, e.a. aztertzeko.

Aurtengo kurtsoan planoko geometria analitikoa osatuko dugu, distantzi eta angelu-neurketaren problema aztertuaz.

Lan hau egiteko prestatuta gaude dagoenekoz, neurketa-kontzeptua (2. ikasgaia) geometria metrikoari bait dagokio.

Ikasgai honetan zehar ardatzak elkartzutak kontsideratuko ditugu; abzisa-ardatzari x esango diogu eta ordenatu-ardatzari y, iaz egindakoaren arabera:

8.1. BI PUNTUREN ARTEKO DISTANTZIA

eta puntuen arteko distantzia euklidearraren definizioa ezagutzen dugu (2. ikasgaia): AB bektorearen modulua da eta d(A,B) bidez adieraziko dugu.

Adierazpen hau lortzen da (1. irud.):

Hau da, bi punturen arteko distantzia zera da: haien abzisen kenduraren karratuaren eta ordenatuen kenduraren karratuaren arteko baturaren errodura karratua.